Zuberera

██ Zuberera
Zuberotar euskararen gaur egungo mapa (Koldo Zuazo, 2015)

Zuberera edo zuberotar euskara (tokiko euskalkian, xiberotarra edo Xiberoko eüskara) ipar-ekialdeko euskalkia da, Zuberoa ia guztian eta Eskiulan (Bearnon) mintzatzen dena.

Haren kokagunea dela eta, biarnesaren (okzitanieraren) eragina izan du hiztegian eta fonologian. Berdintasun handiko euskalkia bada ere, bi aldaera nagusitan banatu izan da: Pettarrako aldaera, iparraldean, eta Basabürükoa, hegoaldean. Iparraldeko zenbait herrixka (Domintxaine-Berroeta, Arüe-Ithorrotze-Olhaibi, Lohitzüne-Oihergi eta Etxarri) Amikuzeko euskarara hurbiltzen dira, eta hangoa behenafar eta zuberotarraren tarteko hizkeratzat hartzen da.

Urruntasun administratibo eta geografikoagatik, euskara batuarekin desberdintasun handien dituen euskalkia da, bizkaierarekin batera, bai ahoskeran (azentu markatua, ü hotsa eta txistukari ahostunak), bai hiztegian eta morfologian. Erronkarierarekin (egun, euskalki galdua da) antzekotasun gehien zituen; hainbeste, non Bonaparteren sailkapenean dialekto bakarra osatzen baitzuten.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search